XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beruete bera, Regoyos, Rianco, Morera, Monleón, Férriz, Lhardy, Entrala, Araujo... eta Ramón Latasa y Lazcano lesakarra, 1881eko Nazionalean erakusle izan zen paisajista nafarra Salís zegoen, Espainian ikuspen paisajistikoaren berritzailetako bat izateko prest.

Pintore gazteak maisuaren kontzeptuak behar bezala bereganatu zituela ziurta daiteke.

Brusela 1884ean Salís-ek, bere maisu zen Haes imitatuz, ikasketa txandari hasiera emango dio hiriburu europarretan eta lehen ikaskuntza destino gisa Brusela aukeratzen du, bere irakaslearen aholkuak jarraituz ezbairik gabe.

XIX mendearen bigarren erdialdean, Belgikak modernitatea bizi du estuki eta kreatiboki.

Art Noveau europarraren eragindar nagusi gisa hartu behar da adierazten du De la Puente-k 38 PUENTE, Joaquín DE LA. Aip. ob..

Belgikak Van de Velde bidaltzen du Alemaniara Bederatzirehuneko arkitektura errazional-funtzionalistaren etorrera presta dezan.

Herrialdearen literatur kezka Jeune Belgique aldizkariaren bitartez agertzen da, joera parnasiarra zuten Verhaeren, Gilkin, Echoud eta Rodembach bezalako poeta gazteen mugimendu elkartzailearen zutoina 1881ean.

L? Art Modernek, gizarte artearen defendatzaileak eta Walloniek, sinbolismoaren hedatzaileak, literatur aberasketa isladatzen dute, plano materialean ere Leopoldo IIaren erregetzak ekarriko duena.

César Franck musika frantsesa wagnerismotik deslotzen ahalegintzen da, bere tradizio melodikoa berraurkitzearren.

Pinturan, errealismoa nagusitzen da, Tervueren Eskolaren eta Soignes basoaren inguruan trinkotzen dena bere estetikaren gai gisa.

Dubois-ek aip sortu zuen eta 1871n L?Art Libre, artistak biltzen zituena akademizismoaren aurkako gatazkan, ezagunenak Charles de Groux gizarte errealismoari hasiera eman ziona eta Constantin Meunier, pintore eta eskultore hasiberria izan direlarik.

Libre Esthetiquearen Saloiean adierazpen askatasunaren aldeko artistek erakusten dute, besteak beste inpresionista frantses iraultzaileek.

1882an L?Essor taldearekin erakusketa batean parte hartu zuen asturiarra eta era berean euskalduna zen Darío de Regoyos-ek.

Bi urte beranduago Cerclé des Vingt taldetik erauzten da, non Regoyos-ek inpresionismo frantsesa ezagutuko duen, Octave Maus kritikoak eta Edmond Picard-ek sortua, honen barruan James Ensor, Guillaune Vogels, Péricles Pantazis, Théo Van Rysselbergue (Regoyos-en oso laguna), jadanik zorrotza zen neoinpresionista, Frantz Charlet (lagun mina ere), Finch eta Wytmann bezalako pintoreak prestatuz.

Testuinguru honetan iristen da Salís Bruselara, baina Antoine Van Hammée-ren tailerrera bertaratzeko, figura pintorea (39) Malines-en jaioa.(...).

Akademiako irakaslea, ziur aski bere maisu zen Haes-ek gomendatu ziolarik dibujoa hobetzeko.

Jasotako prestakuntza jarraituz, Salís une berean paisajismoari lotzen zaio Belgika eta Holanda artean.

Orduko koadroak leial zaizkio Haes-engandik ikasitako estetikari naturaleango pintura, urarekiko zaletasuna, argiaren egoerak eta herrialde lau haien ingurunea hartzen dute, ubide eta itsasalde ebakiekin, belauntzi eta portuekin.

Bodegoi batzuk pintatzen ditu eta figuraren estudioak, jakina.

Zail da gehiago zehaztea, baina gauza segurua da Bruselan egin zuen egonaldian Salís ez zela soilik pintatzera mugatu.

Herrialdearen kultur giroak bere interesa piztu behar izan zuen eta batez ere kezkatu.

Paisajismoagatik egin zuen aukera berrindartu egin behar izan zen pintore flandestar eta holandar haundiak begiesterakoan.